sandrukitz

Saturday, January 20, 2007

Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian


Oteizar ikasle ba-tek bizia galdu du eskolako bi-dean zihoala. E-gunero Oteizatik Lizarrara joan be-har izaten zuen euskaraz ikasi ahal izateko.Haur eta gazte nafar asko dira egunero kilometro anitz egin behar dituztenak derrigorrezkoa duten heziketa euskaraz jaso ahal izateko. Nafarren gisan, ikasle asko dira Iparraldea alde batetik bestera zeharkatzen dutenak eta euren etxetatik urrun astea pasa behar dutenak euskaraz hezi ahal izateko. Urtez urte biztanle gehiago dira euren heziketa euskaraz jasotzearen aldeko hautua egiten dutenak. Datuek hala baieztatzen dute. Eta honen aurrean, errealitatera egokitu ezin diren lege eta plangintzak ditugu, zaharkituta gero eta herren lotsagarriagoa egiten duen eredu politika.Vascuencearen Legeak Nafarroa hiru zonaldetan antolatu duen arren, ezarritako irudikapenezko muga horien alde ezberdinetan legearen zentzugabekeriaz ulertzen ez duten herritarrak adierazten ari dira euren nahia: heziketa euren hizkuntzan jaso nahi dutela. Eta horretarako, legeak ipini dituen antolaketa artifizial guztiak gaindituz bere eskubidea gauzatzeko bideak bilatu behar izan dituzte.Ezin da denbora luzeagoz ezjakinarena egin eta beste aldera begiratzen jarraitu. Oteizako gertakari tamalgarria ezin da berriro errepikatu. Ikasturtero milaka gazteri euskaraz garatu eta bizitzea galarazten dien hizkuntz politika antzua eraberritu behar da. Herritarrek geroz eta ozenago egiten duten aldarrikapena bermatu behar dute Administrazioek, eta horretarako neurriak hartu eta bitartekoak jarri behar dira azkar baino lehen.Gizarteko esparru desberdinetatik eta Bilbon GUNEAk bilduriko hezkuntzako taldeek ere ideia hau berretsi zuten. Hasteko Nafarroa eta Iparraldean euskararen ofizializazioa gauzatu behar da lehenbailehen eta ondoren tokian tokiko egoeratik abiatuz Euskal Herri guztirako diseinatutako euskararen normalizazioarako plangintzarekin bat egin.Euskaldunak euskaraz bizi eta hezi nahi dugu gure herrian: eskubidez, justiziaz.

Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?

Hezkuntza elebidunen "arazoa" behin eta berriro agertzen zaigun gaia dugu. Kontu handiz aztertu eta tratatu izan da batzutan, hezkuntza-erantzun egokia emateko asmoz eta gai horren inguruan hainbat testuinguru kulturaletan izan diren ikerketa zientifikoen babesaz. Ez horrela beste batzuetan.

Oraingo honetan planteatzera gatozen galdera nagusia honako hau da: zer gertatzen da elebitasun planteamenduekin haurrak Hezkuntza Premia Bereziak dituenean? Eta berehala, aurreko horri loturik besteok datozkigu: egitura teorikoak "hezkuntza elebidunaren" eta "hezkuntza elebidun bereziaren" artean bereizten al du? Programa elebidunetan erabiltzen diren estrategia didaktikoak ikasle guztientzat al dira egokiak? Zein?, Zergatik? "Premia" al da ikasle baten ezaugarri garrantzitsuena ala pertsonaren analisia egiterakoan beste alderdi bat baino ez da?Artikulu honetan ikerketa bidez berretsitako hainbat planteamendu teoriko eta hipotesi aurkeztu nahi ditugu, heziketa elebidunari buruzkoak hain zuzen, ezinbestean kontuan hartu beharrekoak direla baiteritzogu patologia motaren batek eragindako premia bereziak dituen hainbat ikasleren kasuan heziketa elebidun batek izan ditzakeen posibilitateak eta onurak aztertzerakoan.Geure erkidegoan bertan ere izan da azken urteotan era honetako esperientzia eta jarduera praktikorik; halere, edo ez da modu sistematizatu batez daturik jaso, edo agian, egin bada ere, ez dira beste herrialde batzuetan egindako esperientzietatik ateratako ondorioak berresteko edota berriak planteatzeko adina aztertuak izan. Hori egiteke dago, eta egitekotan, ezinbestekoa gertatzen da Hezkuntza Sistemaren maila eta esparru ezberdinetan dihardugun profesionalon lankidetza. Edonola ere, hizkuntza bat ikasten den erari buruz ditugun egungo ezagupenetatik, eta baita horretarako erabiltzen diren irakaskuntza-ikaskuntza eredu ezberdinen praktikaren azterketatik abiatuz, hasteko, honako hau baiezta daitekeela uste dugu:* Hizkuntzen jabetze eta ikasketari buruzko marko teoriko orokorrak berdin balio digu hezkuntza premia berezidun ikasleriaz ari garenean ere. * Halaber, edozein ikaskuntza mota egiterako orduan heziketa eredu elebidunetatik, murgiltze-programa erara planteatuta daudenetatik, alegia, eratorri ohi diren onurak berdin-berdin sortzen dira hezkuntza premia berezidun ikasleen kasuan ere.

Friday, January 19, 2007

Hezkuntzari buruzko informazioa

Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Federazioak (FCEE-EIKF) Euskadiko irakaskuntzako ikastetxeak, kooperatiba-titulartasuna dutenak, ordezkatzen dituen erakundea da; legez 1990eko martxoaren 1ean sortua, nahiz eta aurrez bere bidea egina izan; gaur egun irakaskuntzako 74 kooperatiba biltzen ditu, eta hauetan 52.727 ikasle daude, 40.143 bazkide guraso, 1.666 laneko bazkide, 4.781 langile -irakasleak eta ez irakasleak-, eta 84 milioi euroko fakturazioa.

HelburuakFederazioaren helburuen artean, ondorengoak aipa daitezke:

-Irakaskuntzako Kooperatiben erakunde-ordezkaritza zertzea.
-Herri-erakundeen aurrean irakaskuntzako kooperatiben aurkezpena egitea.
-Prestakuntza-ekintzak antolatzea.
-Irakaskuntzako Kooperatiben gabeziak bete ahal izateko egokiak izan litezkeen erakunde edo ekintzak bultzatzea.
-Kooperatibarteko harremanak bultzatzea.
-Kooperatiba-mugimenduaren printzipioak zabaldu eta ezagutaraztea.
-Euskal Herrian dauden antzeko erakundeekin ahalik eta harremanik onenak izaten saiatzea.

Thursday, January 18, 2007


Gaur egun kirolola gero eta gehiago praktikatzen gure gizartean horregaitik interesgarria iruditu zait irakurritako artikulua. Kiro praktikatzea onura ugari dakartza gure osasunerako, baita ere psikologikoki eta abar. Aurkitu dut artikulu bat non esaten da nola landu kirola burbuineko elbarritasuna duten umeekin, oso interesgarria iruditu zait eta gure ikaskeeterako artikulu ona.
Irakalasle moduan jolastordurako aktibitateak jakin bahar ditugu, zer gertatzen gaizotasun hau duen ume baten gu gana joten duenean, gure laguntza beharrezkoa da eta horregaitik jakin behar dugu laguntzen, bere bizitza apur bat errezago izateko.

Wednesday, January 10, 2007

Hezkuntzari buruzko informazioa


Hezkuntzari buruzko informazio orokorra topatu nahi baduzu horrialde oso interesgarria dago, Hezkuntza unibertsitatea eta ikerketa saila, horrialde honetan arauderi guztia toptuko dugu baita ere ikastaroak eta abar.

Thursday, December 14, 2006


Nire praktikak Zornotzan egingo ditut, Zornotzako eskola publikoan Larrea izenekoa. Eskola publiko honetan erabiltzen duten sistema Amara berri sistema da oso sistema polita eta dibertigarria.
Sistema hau ez da oso ezaguna bai gero eta gehigo erabiltzen da eskoletan , gehiago jakin nahi baduzu eskola honetaz sartu bere helbide elektronikoan:

Helbide interesgarria



Interneten aurkitu dut helbide elektroniko bat oso interesgarria nire ustez. Helbide honetan eskolan gertatzen diren tratu txarrei buruzko galderak egin ahal dira eta inforamazioa jaso ahal da. Oso interesgarria iruditu zait laister praktikak hasiko garelako eta prestatuta egon behar garelako edozein arazo aurrera eramateko. Jarraian duzue helbidea:

Zalantzarik baduzu, arazoren bat, edo zerbait esateko… LAGUNTZEKO PREST GAUDE! Askatasun osoz jardun dezakezu helbide honetan:

http://www.ciao.es/www_ikasle_net__Opinion_958978

Posta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko jakitun-talde batek erantzungo dizu, bizikidetza-gaietan aditua


Wednesday, November 22, 2006



Lehen hezkuntza egitea erabaki nuen umeak oso guztokoak ditudalako.

Wednesday, November 01, 2006

Nire deskribapena


Sandra Garaikoetxea Daza naiz, Zornotzan bizi naiz eta 21 urte ditut.

Magisterioko lehen hezkuntzako ikasketak betetzen ari ditut, Bilboko Magisteritza eskolan.
Magisteritza ikasketak egitea erabaki nuen umeak guztokoak ditudalako eta beraiekin egotea gogokoa dut.
Lehen hezkuntzako ikasketak bukatu eta gero kirolezko magizteritza bete nahi dut Gazteizko unibertsitatean, Kirolezkoa aukeratu dut betidanik kirola egin dudalako eta horrekin jarratzea guztatuko litzaidake. Gainera gaur egun lanean nabil Zornotzako polikiroldegian gimnasia erritmikoa ematen eta oso pozik nago oso guztokoak dudalako lan hori.

Besteriak gabe esan nahi dizuet nitaz zerbait jakin nahi baduzue edota galderaren bat baduzue komentario bat idatzi eta saiatuko naiz erantzuten ahal eta azkarren.

Hezkuntzari buruzko bloga

Sortutako blog berri hau hezkuntzari buruzko bloga da.
Nire blog honetan hezkuntza arloari buruzko albiste eta informazio ezberdinak aurkituko dituzue, espero dut zuen guztokoa izatea eta laguntzazko informazio iturri berri bat izatea

Esaterik ez dago zuen komentarioak eta informazio berriak idatzi ahal dituzuela zalantzarik gabe.

Baita zuen zalantzak eta eskaerak betetzeko prest nago, hori bai, nire eskuan badadude.