sandrukitz

Friday, January 19, 2007

Hezkuntzari buruzko informazioa

Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Federazioak (FCEE-EIKF) Euskadiko irakaskuntzako ikastetxeak, kooperatiba-titulartasuna dutenak, ordezkatzen dituen erakundea da; legez 1990eko martxoaren 1ean sortua, nahiz eta aurrez bere bidea egina izan; gaur egun irakaskuntzako 74 kooperatiba biltzen ditu, eta hauetan 52.727 ikasle daude, 40.143 bazkide guraso, 1.666 laneko bazkide, 4.781 langile -irakasleak eta ez irakasleak-, eta 84 milioi euroko fakturazioa.

HelburuakFederazioaren helburuen artean, ondorengoak aipa daitezke:

-Irakaskuntzako Kooperatiben erakunde-ordezkaritza zertzea.
-Herri-erakundeen aurrean irakaskuntzako kooperatiben aurkezpena egitea.
-Prestakuntza-ekintzak antolatzea.
-Irakaskuntzako Kooperatiben gabeziak bete ahal izateko egokiak izan litezkeen erakunde edo ekintzak bultzatzea.
-Kooperatibarteko harremanak bultzatzea.
-Kooperatiba-mugimenduaren printzipioak zabaldu eta ezagutaraztea.
-Euskal Herrian dauden antzeko erakundeekin ahalik eta harremanik onenak izaten saiatzea.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home